INBERTSIO-POLITIKA ETA HELBURUA
Funtsak Euribor12m+600p.b.-ko urteroko itzulkin bat lortzea espero du, 7 urteko denbora-horizontean, % 15etik beherako batezbesteko lurrunkortasunarekin. Horretarako, ondarea errenta finko, errenta aldakor eta inbertsio alternatiboko aktiboen konbinazio batean inbertituko da. Errenta aldakorreko inbertsioa % 65 eta % 75 artean egongo da. Zorroa aktibo-mota bakoitzeko adituek kudeatutako inbertsio-funtsen eta ETFen bitartez ezarriko da.
ARRISKUAK
Funtsaren inbertsioak merkatuko arriskuen eta dibisen truke-motaren gorabeheren mende daude. Funtsak tresna eratorriak erabil ditzake inbertsio-prozesuaren zati gisa.
Funtsaren konpartimenduak ez ditu jasangarritasun faktoreen gaineko eragin kaltegarriak kontutan hartzen, gertakari kaltegarrien gaineko beharrezko diligentzia politikarik ez baitu gaur egun. Ginvestek funtsaren jasangarritasun arrisku gaineko erabakien politika ezarriko du 2021 urtean zehar, bere ESG politika argitaratzearekin batera.